miércoles, 27 de noviembre de 2013

Ezagutu, partekatu eta parte hartu



Indarkeria desberdinkeriaren ageriko eta muturreko moduetariko bat da. Ez dago genero-indarkeria sufritu eta eragin dezaketenen ezaugarri zehatzik. Beraz, maila guztietan prebenitu behar da. 

Honako BLOG hau Europako beste herrialde batzuetako Praktika Onak biltzeko asmoz aurkeztu da. Horien bidez, indarkeria identifikatzen ikasi eta irakatsi daiteke eta berau maitasunetik bereizten. Horrela, tratu txarrei aurrea hartzen eta bikote-harreman osasuntsu eta hobeak edukitzen ikasi daiteke.

Prebentzioaren bitartez hurrengo helburuak bete nahi ditugu:
Parekidetasunean, elkartasunean, begirunean, tolerantzian, ulerkortasunean* eta kritikan oinarritutako harremanak izanaz, bazterketa eta indarkeria mota guztiak eta, nola ez, genero-indarkeria ezabatzea.



Gure BLOGean buelta bat ematera gonbidatu nahi zaitugu! Ezagutu, partekatu eta parte hartu

No hay comentarios:

Publicar un comentario